Donostiako danborrada pirata egingo dute lehen aldiz
Aurten, lehen aldiz egingo dute Donostiako danborrada pirata Aste Nagusian. Groseko Ubarroiak kofradiak antolatu du eta abuztuaren 18an egingo dute Flamenka gunetik Grosera.
16 urtetik gorako oro animatu nahi dute danborradan parte hartzera. Horretarako, abuztuaren 1ean, 3an eta 8an entseguak egingo dituzte Txofre plazan. Aurretik, materiala hartzeko Groseko auzo elkartean jarri dute hitzordua 19:45etan. Izena ematean 5 euro ordaindu beharko dira.