Urumeako estropada akademikoa. (Argazkia: Estropada Akademikoa)
Arraunean urteak egin ostean, estropadak arautzera igaro dira Elias Arruebarrena eta Joseba Clavijo, epaile gisa. Urte guztian ia astebururo aritzen dira hona eta hara, aulki mugikor zein tostako arraunean epaile lanak egiten. Euren esperientziaren berri eman diote IRUTXULOKO HITZAri, eta ostiralean erreportajea argitaratuko dugu.
“Ez dakit nola gurutzatu zitzaidan eta arraunarekin harremanetan jarraitzeko hasi nintzen epaile, duela lau urte», dio Clavijok. Arruebarrena aurten hasi da: «Denboraldi honetan animatu naiz epaile bezala itzultzera, 2010ean ere zerbait ibili ostean; arrauna gustuko dudalako eta murgilduta jarraitzeko».