Jaialdiaren aurtengo kartela.
Abuztuaren 6an Cristina Enea parkean egingo den
Glad Is The Day jaialdiaren kartela aurkeztu du gaur, Donostia Kulturak. Le Bukowski eta Dabadaba aretoekin batera antolaturiko jaialdiaren hirugarren edizioa da aurtengoa eta bederatzi musika talderen emanaldiak eskainiko dira bertan.
Yo Ciervo,
Liher,
Luma,
Los Bengala,
Maria Arnal i Marcel Bages,
Drumkopters,
Grises,
Ghost Number & His Tipsy Gypsies eta
Todos tus muertos taldeen kontzertuetaz gain, DJ gune bat egongo da ere parkean. Haurrentzako jarduerak, azoka txiki bat eta janari eta edari postuak izango dira ere bertara hurbilduko direnen eskura. Jaialdia egun osoan zehar ospatuko da, 12:00etatik 21:00etara, eta sarrera doakoa izango da.