Mobilizazioa egin zuten Easotik Kontxako hondartzara (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Satorralaia bizilagunen elkarteak azaldu du metroaren inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ezezkoa gaitzetsi duela Arartekoak. Satorralaiak aurkeztu zuen herri galdeketa egiteko egitasmoa aldundian 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin.
Satorralaiak azpimarratu du Arartekoak 15 orrialdeko ebazpenean azaltzen duenez, herri galdeketa egiteko eskaerari Foru Gobernuaren Kontseiluak ezezkoa emanez hartutako akordioek ez dute justifikaziorik. “Metroaren pasantea bultzatzen duten instituzioek herritarren partaidetza oztopatzeko erabakiak hartu dituztela egiaztatzen du Arartekoaren ebazpenak, desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukaten bezalaxe”, azaldu du Satorralaiak.
Hori dela eta,
azaldu dute garrantzitsua dela datozen hilabeteetan herritarren presioa egitea: “Gure ustez, lorpenak erdiestekotan, lehenik eta behin jendartearen ekimenaren eta herritarren mobilizazioaren emaitza izango da”.