Abuztuaren 17an geratuko da aske Rafa Diez
Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari ohia espero baino egun bat aurretik geratuko da aske, abuztuaren 17an, azken orduko ezustekorik ezean, Hala jakinarazi du Naike Diez haren semeak Twitter bidez. Gaur egun Bateragune auziagatik preso dagoen bakarra da Diez.
El Duesoko (Kantabria) kartzelan dago sei urte eta erdiko zigorra betetzen.