Donostiako Klasikoak ibilbide luzeagoa eta parte hartze esanguratsua izango du
Tom Dumoulin Giroko irabazlea eta Rigoberto Uran Tourreko bigarrena Donostian izango dira
webgunean kontsulta daiteke, ibilbidearen profilarekin batera.
Bihar jokatuko da 37. Donostiako Klasikoa. Aurtengo edizioak 231 kilometro izango ditu, azken lau urteetakoa baino ibilbide luzeagoa.
Izen handiko ziklistak izango dira Donostiako proban. Esaterako, Tom Dumoulin Giroko irabazlea eta Rigoberto Uran Tourreko bigarren sailkatua. Haimar Zubeldia usurbildarra ere protagonista izango da, bere ibilbideko azken lasterketa izango delako. Era berean, Bauke Mollema iazko irabazleak eta Tony Gallopin hirugarren sailkatuak ere parte hartuko dute.
Klasikoak zortzi mendate puntuagarri izango ditu, antolakuntzak bi berri gehitu ondoren. Horrela, lehen mailako bi –Jaizkibel bi aldiz–, bigarren mailako lau –Arkale bi aldiz eta Murgil tontorra– eta hirugarren mailako bi –Meaga eta Alkiza– gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Pasa den urtean bezala, Igeldoko Murgil tontorra erabakigarria izan daiteke. 2,5 kilometroko luzera du eta %9ko batez besteko penditzarekin.
Parte hartzaileen zerrenda klasikoaren