Hondeamakina ikus daiteke unibertsitate kanpoan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Espedientea ireki die udalak EUTGko obrei, baimen faltengatik. Horrela, Deustuko unibertsitateko eraiste obrak geratu dituzte, beharrezko baimenak ez dituztela eta; izan ere, Ingurumen txostena falta zaiela dio Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak.
Hondeamakina lanean aritu da aste honetan, eta oraindik bertan ikus daiteke, eraikin artean, geldirik.
Miguel Oriol arkitektoak diseinatu zuen eraikin sorta, 1962an, eta arkitekturako Aizpurua Saria irabazi zuen.
Kontxako pasealekuan, bat gutxiago
Donostiako ondarearen aldeko plataformak lanean jarraitzen du, eta salatu berri du beste eraikin baten eraistea prestatzen ari direla. Zubieta kaleko eraikuntza mitiko bat da, 26. zenbakiduna. Plataformaren arabera, hotel bihurtu nahi dute. Hiriko beste eraikin askoren moduan, Antonio Kortazar arkitektoaren lana da, 1866koa. Kontxako pasealekuan ohiko villa horietako bat da; eta, diotenez, C mailako babesa du. Horrela, fatxada mantendu eta barrukoa botako lukete, eta behean solairuak egingo lituzkete, autoei sarrera emateko.