Paella usainarekin hasi dute eguna Amarako jaietan
Atzo hasi zituzten jaiak Amaran txupinazoaren hotsarekin eta uztailaren 31ra arte egongo dira festetan. Gosari herrikoiarekin hasi dute gaur eguna 12:00etan eta paella lehiaketa egin dute ondoren. Lau paella inguru prestatu dituzte auzotarrek, zein baino zein itxura hobearekin. Bertan egon da IRUTXULOKO HITZA.
Hainbat egun geratzen dira oraindik festetan, ikusi egitaraua osorik hemen.
Erlazionatutako edukiaBihar botako dute txupinazoa Amarako jaietan