Loiolako Nazioarteko Folklore jaialdiak pilotalekua bete du
San Ignazio egunean egin dute Loiolako Nazioarteko XXIX. Folklore jaialdia. Euskal Herriko, Indiako eta Errusiako dantzak ikusi ahal izan dira Loiolako pilotalekuko agertokian. Lehenik, desfilea egin dute auzoko kaleetan barrena. Ondoren, dantza talde bakoitzak bere errezitaldia eskaini du frontoian. Hain zuzen ere, Donostiako Eskola, Indiako Rangsagar eta Chuvashiako kantu eta dantzako estatu-taldea izan dira jaialdiko protagonistak. Hona hemen, bakoitzaren bideo bana eta argazkiak.