Abian da 78. Musika Hamabostaldia
Hilabeteko epean hamabi ziklotan banaturiko 94 kontzertuko eskaintza izango du
webgunean kontsultatu daiteke.
Aurtengo edizioaren pizgarriei dagokienez, hiru orkestra ezagunen parte hartzea azpimarratu behar da. BBC Philharmonic, Orchestre Philharmonique du Luxembourg eta Cincinnati Symphony Orchestra Donostian izango dira. Bestalde, Opera proposamen bikoitza izango du Musika Hamabostaldiak. Hala nola, Mozarten Figaroren ezteiak bertsio antzeztuan, eta Beethovenen Fidelio, kontzertuko bertsioan.
Bi orkestra zuzendari gazteren presentzia nabarmendu du antolakuntzak. Nazioarteko agertoki ezagunetan arrakasta izan ondoren, Juanjo Mena eta Gustavo Gimeno hirian izango dira. Horrez gain, aipatzekoa da Lucia Lacarraren bisita. Carmen interpretatuko du, Víctor Ullate Balletek Kursaal Auditorioan eskainiko dituen bi saioetatik aurrenekoan.
Ziklo berri bat izango du jaialdiak. Ganberako musikari tartea eskaintzeko abian jarri dute Ostegun Musikalak San Telmon zikloa. Bestalde, haurrei eskainitako programazio aberatsagoa izango du aurtengo edizioak. Haurren Eguna ospatzearekin batera, Gipuzkoako hainbat herritara ere iritsiko Kantu Kontari ipuin musikalen esperientzia, tailerrekin batera.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren 78. edizioa gaur hasi da, eta hilaren 30ean bukatuko da. Hain zuzen ere, 30 egunetan 94 kontzertu izango ditu jaialdiak. Horiek 12 ziklotan banaturik egongo dira, eta gehienak hirian garatuko dira. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko hainbat txokotara ere iritsiko da jaialdia. Egitaraua Musika Hamabostaldiaren