Donostiarrak KAE 1 Ligako lehen postua indartu du; Arraun Lagunakek laugarren egin du Euskotren ligako bi estropadetan
Donostiarrako arraunlariak Lekeitioko banderarekin (Argazkia: Donostiarra)
Asteburuan ondo baino hobeto moldatu da Donostiarra taldea, Bizkaiko uretan. Lehen taldeak
Lekeitioko bandera eskuratu zuen KAE 1 Ligan. Era berean, sailkapen nagusiko lehen postua berretsi dute txapelketa azken hilabetean sartu denean. KAE 2 Ligan, berriz,
Getxoko estropadan bigarrena izan zen Donostiarraren B taldea Lapurdi irabazlearen atzetik.
Euskotren ligan Arraun Lagunakek laugarren egin zuen
Getxo eta
Zierbenako estropadetan. Biak ala biak San Juanek irabazi zituen.
Donostiarrako emakumeakere fin aritu ziren Lekeitioko uretan jokatu zen Gipuzkoako Traineru Ligaren estropada ez puntuagarrian. Deustoren atzetik, bigarren postuan sailkatu ziren. Bandera geroz eta gertuago dute.