Kaxilda itxita egongo da Arrokako frontoiaren eraisketagatik
Hilabete honetan eraitsiko dute Amaran dagoen Arrokako frontoia. Hori dela eta, Kaxilda gunea itxita egongo da abuztua osoan zehar, arduradunek jakinarazi dutenez. Irailaren 4ean berriz ere ateak irekitzea aurreikusi dute, eta indartuta itzultzekoa asmoa dute. Bitartean lanean jarraituko dutela adierazi dute, espazioari bultzada emateko.