14 pertsona sexualki esplotatu izana leporatzen die poliziak. Brasildarrak dira denak, atxilotuak eta biktimak
Egiako Tolaregoia kaleko etxebizitza batean izan zen sarekada. (Argazkia: Google Maps)
Polizia Nazionalak duela hilabete sexu-esplotazio sare baten kontrako operazio batean Donostian sei pertsona atxilotu zituela jakinarazi du. Jatorri brasildarrekoak dira guztiak, eta beste 14 pertsona sexualki esplotatzea eta giltzapetuta mantentzea egozten die poliziak. Atxilotuak, ordea, karguekin aske geratu dira orain, epaiketaren zain.
Brasilgo zonalde behartsuetatik ekartzen zituzten biktimak, emakumezkoak eta pertsona transgeneroak gehien bat, eta bidaiak suposaturiko milaka eurotako zorra ordaindu beharko zutela jakinarazten zieten behin Donostian zirenean. 5.000 eta 15.000 euro arteko zorrak leporatzen zizikieten biktimei, eta horiek ordaintzeko hiriko hainbat etxebizitzetan prostituitzera behartzen zituzten.
Eguneko 24 orduetan zehar egiten zuten lan biktimek, jasotako diruaren %50a borreroei ordaintzen zietelarik. Etengabeko kontrolpean eta giltzapeturik bizi ziren gainera, drogak kontsumitzera behartuta eta osasun eta higiene baldintza “tamalgarrietan”, poliziaren espainiarraren arabera.
20 gramo kokaina, estasi pilulak eta drogak manipulatzeko materiala ere atzeman ziren sarekadan. Atxilotu guztiak familia berekoak dira.