Wim Wendersenen Submergence filmak irekiko du aurtengo Zinemaldia
Europa mailako estreinaldia izango da, irailaren 22an
Wim Wendersen zuzendari alemaniarraren Submergence filmak emango dio hasiera Donostiako 65. Zinemaldiari, irailaren 22an. Europa mailako estreinaldia izango da, pelikula Toronton aurkeztu baita aurretik, eta Urrezko Maskorraren lehia irekiko du zinema jaialdiaren aurtengo edizioan.
Filmak James McAvoy eta Alicia Vikander ditu aktore nagusi bezela, eta ingeniari hidrauliko baten eta biomatematikari baten arteko amodio-istorioa kontatzen digu. Thriller erromantiko honen gidoia Eric Dignam idazlearena bada ere, bertan kontatzen dena The Economist astekariko J.M. Ledgard berriemailearen izen bereko eleberri ospetsuan dago oinarritua.