Bizikletetan agertu den iragarkia. (Argazkia: Donostiako Udala)
Giltzarrapo ofizialik ez dagoela adierazi du Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio sailak. Donostiako hainbat auzotan aparkatuta dauden bizikletetan agertu diren iragarkiek diote udalaren giltzarrapoak direla. Hain zuzen ere, Amara, Egia, Antigua eta Erdialdeko hainbat aparkalekutan jarri dira, Mugikortasunak sailak jakin duenez.
Iragarkiek ondorengoa diote: “Erabiltzaile agurgarria: 2017/07//15-etik aurrera jakin arazten dizuegu indarrean jarriko dela udal zirkulazio ordenantza berria. Non Udaltzaingoak kendu egingo dituen 3.mailako erresistentzia eta SSL, 14ART, SSf, 04VDS edo FG09 ezaugarriak betetzen ez dituzten giltzarrapo homologatu ofiziala ez duen bizikleta oro”. Eta, iragarkiak amaieran honakoa dio: “Donostiako Udaletik gogorazten dizugu oraindik ez baduzu esandako Giltzarrapoa UDALEKO EDOZEIN BULEGOTAN eskura dezakezula. (29/07//2017 arte 3,95 euroko balioagatik)”.
Pilar Arana Mugigortasun zinegotziak herritarrei eskatu die iragarkiek kasu ez egiteko, faltsuak direlako. Aranak gaineratu du ez dela udal-ordenantza berririk abian jarriko.
Mugikortasun eta Garraio sailak gertaera Udaltzaingoari hakinarazi dio, eta ikerketa hasi dute gertaturikoa argitzeko.