Jaialdiaren aurtengo kartela.
Igande honetan, hilak 6, Cristina Enea parkeak
Glad Is The Day jaialdia hartuko du. Le Bukowski eta Dabadaba aretoek sustaturiko jaialdiak egun osoko egitaraua eskainiko du, 12:00etatik 21:00etara. Sarrera doakoa izango da.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta bederatzi musika talderen proposamenaz gozatu ahal izango da Cristina Enean. Hala nola, Yo Ciervo, Liher, Luma, Los Bengala, Maria Arnal i Marcel Bages, Drumkopters, Grises, Ghost Number & His Tipsy Gypsies eta Todos tus muertos. Kontzertuez gain, DJ gune bat ere egongo da parkean Castillito Stage izeneko. Bertan ariko dira musika jartzen Dimelow Crew, Eddie Mae B2b Les Alsborregach, El_Txef_A, Gazta, Le113, This Ist eta Woyzero.
Haurrentzako jarduerak, azoka txiki bat eta janari zein edari postuak ere ez dira faltako.