Igeldon zaborra pilatzen den lekuetako bat. (Argazkia: Igeldoko Herri Kontseilua)
Zaborrarekin arazoak dituztela salatu du Igeldoko Herri Kontseiluak. Zehazki, bi lekutan askotariko zaborra botatzen dela jakinarazi dute. Alde batetik, kanpineko autobus geltokiko edukiontzien ondoan, eta bestetik, Pillotegi bideko kontainer borobilaren parean.
Herri Kontseiluak azaldu duenez, ez da lehen aldia arazo honen berri ematen dutela. Duela bi aste ere, egoeraren berri eman zuten. Ordea, erantzunik ez dute jaso eta zaborrak pilatzen jarraitzen duela salatu dute. Hori dela eta,
arazoari konponbide iraunkorra emateko eskatu diote Donostiako Udalari.