Parte Zaharrean bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute auzotarrek
Manifestua aurkeztu du Parte Zaharrean Bizi elkarteak auzoan bizi duten egoera salatzeko
talde pribatu bati eman izana leporatu diote hiriko agintariei. Gertatutakoa Donostiako Udalak “hitzetatik ekintzetara ematen ez duen pauso horien adibide garbia” dela diote auzokideek.
Gehiegizko hostalaritza eskaintzak gaueko zaratak eta zabor pilaketak ere suposatzen dituela salatu du aurkezturiko manifestuak.
Auzoa babesteko proposamenak
Parte Zaharrean Biziko kideek bost neurri aldarrikatu dituzte jasaten ari diren egoera larriari aurre egiteko: auzoa merkatal pribatizaziotik babestea, bertako ondarea eta nortasuna defendatzea, auzokideen eskubideak sustatzeko ahaleginak batzea, auzoaren etorkizuna bermatzeko arautegiak aldatzea eta herritarren parte hartzea eta protagonismoa bermatzea.
Neurri guzti horiek “auzotarren bizi kalitatea eta auzo eskubideak errespetatzeko ezinbestekoak” direla azaldu dute elkarteko kideek. Beraiei dagokienez, ordea, egunez egun informazioa etxez etxe banatzen ibiliko direla helarazi dute, neurri hauek aurrera ateratzeko sinadurak jasotzen eta bestelako auzo eredu baten aldeko erabakitze prozesu bat hasteko asmoareakin.
Parte Zaharreko bizilagunen auzo eskubideak aldarrikatu ditu gaur Parte Zaharrean Bizi Elkarteak auzoko hainbat pertsonai ezagunek sinatutako manifestu baten aurkezpenean. Auzoan jasaten dituzten “era desbertinetako erasoen kontra eta Donostiako Udalaren tolerantziaren eta pasibitateari aurre egiteko” altxatu nahi izan dira gaurkoan auzokideak. Bertan jasaten dituzten arazoak aspaldidanik existitzen direla aitortu badute ere, auzoaren egungo egoera “inoiz baino larriagoa” dela eta gauzak okerrera “abiadura bizian” dijoaztela ohartarazi dute.
Auzoko problematiken inguruan orain arte eman diren eztabaidak “era partzial eta puntualetan” eman direla salatu dute elkartekideek. Beraiek, ordea, arazoak asko direla eta bata bestearekiko erlazionaturik daudela azaldu dute: etxebizitzen espekulazioa, turismoa, espazio publikoaren pribatizazioa, zabor pilaketak, zarata, bertako merkataritzaren desagerpena, kultura eta nortasun balioen galera… Horregatik, egoeraren hausnarketa era globalean egin behar dela diote, eztabaida auzo ereduaren inguruan kokatuz eta auzokideen ezinbesteko partehartzearekin.
Donostiako Udalaren jokabidea “tamalgarria” izaten ari dela diote, ordea, Parte Zaharrean Biziko kideek. Urteetan zehar udalak auzotarrak “hitz politekin entretenitu” dituela adierazi dute, gero “praktikan ezer ez egiteko”. Horren harira, auzotarrek agintariekiko zuten konfiantza jada galdu egin dutela gehitu dute elkartekideek.
Auzoarentzako arrisku larriak
Auzotarrek aurkezturiko manifestuak Parte Zaharrean bizi direnek jasaten dituzten arrisku desberdinen sailkapen bat dakar. Besteak beste, turista eta frankizien inbasioa salatzen du testuak, 6.000 biztanleko auzo batek turistentzako 1.600 ohe eskaintzeak suposatzen duen datu esanguratsuarekin. Hirian dauden 81 pentsioetatik 62 Parte Zaharrean daudela eta bertan eskaintzen diren 280 pisu turistikoen %84a ilegala dela gogorarazten du dokumentuak.
Alde batetik, horrek auzoko etxebizitzen espekulazioan duen eragina azpimarratzen du manifestuak, alokairu prezioen 200 euroko igoera bat eta etxebizitzak gazteentzako eskuraezinak izatea suposatu baitu bertan turismoaren gorakadak. Bestetik, bertako merkataritza desagertaraztear dagoela salatzen du, turistei begirako frankiziak ari baitira negozio tradizionalen lekua hartzen.
Honekin bat galduko liratekeen kultura eta nortasun balioak ez dituzte ahaztu nahi izan ere ez, hain zuzen, gaur egun Parte Zaharreko tabernetan “errazagoa baita ingelesez edo frantsesez zerbitzazua izatea euskaraz tratatua izatea baino”, auzotarren hitzetan.
Auzoko hostalarien mesederako ematen ari den espazio publikoaren pribatizazioa ekarri dute ere gogora. Izan ere, udalak baimendutako terrazek eta tabernek eskubiderik gabe zabaltzen dituzten toldoek espazioaren jabetza hostalariei eman eta auzoaren morfologia itotzen ari direla diote auzotarrek. Kalea itotze horrek, gainera, auzoko elbarrituentzako irisgarritasuna bermatzea ezinezkoa egiten duela salatu dute.
Horretaz gain, ezpazio publikoaren pribatizazioari dagokionez ere, Orixe Ikastolari eskaini behar zitzaion Santa Teresa komentuko espazioa “bapatean eta inorri kontsultatu gabe”