Donostiako Udalak azkeneko sexu erasoak gaitzetsi ditu
Azken egunetako sexu erasoak gaitzesteko erakunde adierazpena adostu du Donostiako Udaleko Bozeramaileen batzordeak. Lau puntu ditu adierazpenak.
- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunek jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.
- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi die eraso tamalgarri honen biktimei, bai eta bere familiei eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimei eskeini die Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duten laguntza guztia.
- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
- Udalak hiritarrei dei egiten die bihar, osteguna, 12:00tan Alderdi Ederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera.