(Argazkia: I. Esnaola)
Datorren denboraldian arraunerako arropa berria izango dute Arraun Lagunakeko emakumeek. Iraia Oiartzabal pasaitarrak diseinatuko du ‘platanitoa’. Arrauna modan dagoela eta XXI. mendean berdintasun osoa izan behar duela adierazi du Arraun Lagunakek.
Oiartzabal moda diseinatzailea da. Ezkontza soinekoen diseinuekin egin da ezaguna, eta beste hainbat proiektu ere baditu. Komorobi marka sortu du, eta duela gutxi Max saria eskuratu du.