(Argazkia: Donostiako Udala).
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du Alderdi Ederren, uztaila bukaeran emandako sexu erasoak gaitzesteko. Udal talde guztietako ordezkariek parte hartu dute elkarretaratzean, Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait ordezkari eta hainbat herritarrekin.
“Eraso bat egotea gehiegi da, beraz, ikusteak azken egunetan bi eraso gertatu direla asko arduratzen eta haserretzen gaitu”, adierazi du Eneko Goia alkateak. Era berean, hiriaren segurtasuna hobetzeko lanean jarraituko dutela gaineratu du.
Bestalde, Donostiako segurtasun mahaiak bilera egin du. Hiriaren segurtasunaren inguruko hainbat gai jorratu dituzte. Bertan izan dira Goiarekin batera, Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordea, Martin Ibabe Hiri-Segurtasun eta Herri Babeseko zinegotzia, eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agintariak.
Besteak beste, bi polizien arteko koordinazio-maila aztertu dute, hain zuzen ere, hirian egiten diren polizia-jarduerei buruzko koordinazio maila, eta azpimarra jarri dute asteburuan gertatutako sexu-erasoen aurrean edo beste delitu baten aurrean egin beharreko jarduketetan.