Aste Nagusirako kamiseta solidarioa aurkeztu du Itzurun konpartsak
Ekimen erraldoia proiektua aurkeztu du Itzurun Donostiako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Aste Nagusiari begira, aurtengo kamiseta solidario dagoeneko eskura daiteke Super Amararen saltokietan. Salmenten etekinak Pausoka elkartearentzako izango dira.
Proiektuak bi helburu ditu. Batetik, parte hartzea sustatuz Aste Nagusian jai-giroa bultzatzea, batez ere urtez urte Erraldoiei eta Buruhandiei jarraitzen dieten neska eta mutilentzako. Bestetik, modu solidarioan konpartsak diseinaturiko kamiseta batekin elkarte bati laguntzea.