17:30ean abiatuko dira Piratak Antiguoko tuneletik. Parte Zaharrean Bertsopiropoteoa ospatuko dute ondoren
Piratek iaz ospatutako Kalefesta. (Argazkia: Malen Aldalur)
Kalean eta oztoporik gabe jai egiteko eskubidearen alde aldarrikatuko dira bihar Donostiako Piratak 17:30etarako antolatu duten
Martxan Piratan. Zapi beltzak soinean eta triziklo piratarekin zalapartaka, Antiguoko tuneletik abitauko dira kalez kale Parte Zaharreko Akerbeltz tabernara iritsi arte. Bertan,
19:30ean hasiko den Bertsopiropoteorarekin jarraituko dituzte festa eta aldarriak piratek.
Duela bi aste salatu zuten bezala, Donostiako kaiaren erabilerarako
Eusko Jaurlaritzak ezarri dien tasak kolokan jarri du aurtego Aste Nagusia. Piratek, ordea, oztopo guztien gainetik eta elkar baturik euren “ametsetako Donostia” eraikitzeko lanetan jarraituko dutela helarazi dute.