'The Square' filmak inauguratuko du Zabaltegi saila
Donostiako Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera eta Perlak sailetan izango diren film batzuk aurreratu ditu. Ruben Östlund zuzendariaren The Square pelikulak inauguratuko du Zabaltegi saila. Cannesen Urrezko Palmorria irabazi zuen.
Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko diren beste filmak, ondorengoak dira: L’amant d’un jour / Lover for a day, Tesnota / Closeness, Saura(s), Muchos hijos, un mono y un castillo, No intenso agora / In the Intense Now, eta Vergüenza telesail espainiarra.
Perlak atalean, berriz, Ilkidó Enyedi zuzendariaren Teströl és lékekröl / On Body and Soul Urrezko Hartzaren irabazlea izango da lehian. Era berean, Donostiako Hiria Publikoaren saria irabazteko lehiatuko da, besteak beste, Haynes, Guadagnino eta Zvyagintev zuzendarien lanekin batera.
Horiez gain, ikusleek emandako saria lortzeko lehian izango dira Wonderstruck, The Big Sick eta (A Bigger Splash) Call Me By Your Name filmak.
Sailen inguruko informazio osatuagoa duzue Donostiako Zinemaldiaren webgunean.