Donostiarrako arraunlariak, estropada batean. (Argazkia: Marduk Photography)
Abuztuko lehen asteburuan Gipuzkoa eta Bizkaiko uretan izango dituzte estropadak traineru donostiarrek.
KAE 1 ligan, bi eguneko jardunaldia izango du Donostiarrak. Plentziako ikurrina jokatuko dute, bihar 18:00etan eta etzi 12:00etan. Igor Makazagak gidatzen duen taldea sailkapenaren buruan dago 118 punturekin.
Euskotren ligan ez da estropadarik izango, baina bai
Gipuzkoako Traineruen ligan. Arraun Lagunak eta Donostiarra beste zortzi trainerurekin batera lehiatuko dira Pasaian, bihar 17:30ean. Bestalde, azkenik ez da emakumeen Espainiako Traineru Txapelketarik izango Castro Urdialesen (Kantabria). Espainiako Arraun Federazioak bertan behera uztea erabaki du gutxieneko parte hartzaile kopurua ez delako betetzen.
Azkenik,
KAE 2 ligan bi eguneko jardunaldia izango du Donostiarraren gizonezkoen bigarren taldeak. Biak ala biak Pasaiako uretan izango dira. Bihar 17:30ean XXXIII. Pasaiako ikurrina izango dute jokoan, eta etzi 12:00etan XX. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia ikurrina.