Erraustegiaren aurkako 'performania' egingo dute Aste Nagusian
Gaixotu nahi ez dutenen martxa lelopean erraustegiaren kontrako performania egingo dute abuztuaren 16ean. Sarriegi plazatik abiatuko da manifestazioa 19:00etan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du Donostiako Piraten Aingura kofradiarekin batera.
Martxak bi zati izango ditu. Lehenik, Sarriegi plazatik abiatu eta Bulebarreko ibilbidean antzerki bat egingo dute. Ondoren, Parte Zaharrean barrena sartuko dira manifestazio modura.