Plentziako bandera irabazi du Donostiarrak, eta 'play off'-etarako sailkatu da; Gipuzkoako Traineruen ligan ondo aritu dira bi ordezkari donostiarrak
Donostiarra taldea, Plentziako banderarekin. (Argazkia: Donostiarra)
Maila ona eman dute asteburuan traineru donostiarrek. Azken jardunaldietako erritmo berean aritu zen
Donostiarra Plentziako jardunaldi bikoitzean.
Herenegun eta
atzo onenak izan ziren, eta bandera eskuratu zuten.
Garaipenari esker matematikoki play off‘-etarako sailkatu dira, eta denboraldiko helburua geroz eta gertuago dute Igor Makazagaren mutilek.
Euskotren ligarik ez da izan asteburuan, baina bai Gipuzkoako Traineruen liga. Larunbatean jokatu zen
VI. Pasaiako Ikurrina, eta bi ordezkari donostiarrak ondo aritu ziren.
Arraun Lagunakeko emakumeak laugarren tokian sailkatu ziren –hirugarren posturik bost segundora–, eta
Donostiarra seigarrena izan zen. San Juanek, etxeko taldeak, eskuratu zuen ikurrina.
KAE 2 ligan ere jardunaldi bikoitza izan zuen
Donostiarraren gizonezkoen bigarren taldeak. Pasaian jokaturiko bi estropadetan laugarren tokian sailkatu zen.
Larunbatean San Juanen bigarren taldea izan zen onena, eta
atzo, Lapurdi liderra. Bi estropadak erlojuaren kontrako saioak izan ziren.