Euskadiko Gazteria Kontseiluak parte hartzeko deialdia luzatu die 18 eta 30 urte bitartekoei

Urtero moduan
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazte Olinpiadak antolatu ditu, eta parte hartzeko deialdia aurkeztu dute. Kirola, parte-hartzea eta inklusioa uztartzen dituen jaia da. Aurten, irailaren 16an egingo dituzte olinpiadak Antiguako frontoian, 9:00etatik 15:00etara.
18 eta 30 urte bitartekoei zuzendurikoak dira Gazte Olinpiadak, eta
helbide honetan eman dezakete izena. Antolatzaileen esaneran, parte hartzaileek kirolaz gozatu eta hausnartuko dute lagunartean. Kirol egokitua, pilota, parte-hartzea, tailerrak, sariak eta gehiago uztartuko dituzte.