(Argazkia: Donostiako Udala)
Uztaileko azken asteburuan Erreginaren Kopa irabazi zuen Atletico San Sebastian klubeko emakumeen Softbol taldeak. Lorpen hori dela eta, Donostiako Udaleko ordezkariek harrera egin diote. Lehen aldia da hiriko Softbol talde batek titulu hau irabazten duela. Ekitaldia udaletxeko harrera gelan egin dute, eta taldeko neskek irabazitako garaikurra eraman dute.
Eneko Goiak alkateak ondokoa azpimarratu du ekitaldian: “Sekulako gaitasuna erakutsi duzue lehengo asteburuan ligan jasotako porrota ahaztu eta Kopa irabazteko”. Era berean, Goiak zortea opa die jokalari eta entrenatzaileei egun gutxi barru jokatuko duten Europako txapelketarako.