Dbusek Aste Nagusirako autobus zerbitzuak indartuko ditu
01:00etatik aurrera, Bulebarretik auzoetara doazen Dbus Gautxoriak eskainiko dira 05:00ak arte
Dbusek, Aste Nagusia dela eta, larunbatetik aurrera autobus zerbitzuak indartuko dituela iragarri du. Su artifizialak eta gero gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko duela adierazi du, besteak beste, zerbitzuak 0:50 arte luzatuz. Aldi berean, su artifizialak irauten duten bitartean geltoki aldaketak egingo direla ere jakinarazi du.
Zenbait egunetan Bulebarrean trafiko mozketak egongo direla ere iragarri nahi izan dute Dbusetik. Kanoikada dela eta, larunbatean (abuztuak 12) 17:00etatik 21:30etara egongo da itxia, eta asteazkenean (abuztuak 16), berriz, 14:45etatik 19:30etara itxiko da Bulebarra, Bizikletafesta ospatzeko.
01:00etatik aurrera, Bulebarretik auzoetara doazen hurrengo Dbus Gautxoriak eskainiko dira 05:00ak arte:
- B1-Benta Berri-Berio-Añorga
- B2-Aiete-Bera Bera
- B3-Egia-Intxaurrondo
- B4-Amara-Riberas-Martutene
- B6-Altza
- B7-Igeldo
- B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa
- B9-Amara-Errondo-Puio
- B10-Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista