Ernesto Gasco: "Donostiak turismo eredu propioa du, izen onekoa eta kalitatezkoa"
Turismoaren sektoreak agerraldia egin du San Telmo Museoan
Parte Zaharreko hainbat bizilagunek protesta egin dute museoaren aurrean, eta udaltzainek bi gazte identifikatu dituzte pankarta baten harira.
Ernesto Gasco Turismo zinegotziak hiriko turismoa balorean jarri du: “Donostiako turismo eredu propioa du; izen onekoa eta kalitatezkoa”. Turismoarekin loturiko enpresa eta negozioen %95 donostiarrak direla gaineratu du. “Eredu orekatu eta sostengarria da, Donostiako ekonomiaren eragile gehienak partaide dituena”.
Turismoaren irabazi gehienak hirian geratzen direla adierazi du. “Aldi oparoa bizitzen ari dira gure ostalariak, handiak zein txikiak, hainbat urte beltzetako indarkeriagatik eta krisiarengatik erakargarritasunik gabe egon ondoren”.
Donostiako turismoaren masifikazioari dagokionez, datuek kontrakoa diotela adierazi du Gascok. “Turismoak gora egin du, baina ez beste toki batzuetan sortu duen kezka mailetaraino. Donostia ezin da Bartzelona edo Benidormekin alderatu. 622.000 bisitari inguru jaso zituen Donostian 2016an”, esan du Gascok. Donostiako Turismo bulegoan ematen duten arreta %17,5 jaitsi da uztailean, pasa den urteko datuekin alderatuta.
Donostiako turismo ereduaren aldeko agerraldia egin dute gaur goizean, San Telmo Museoan. Bertan izan dira, hiriko turismo sektoreko hainbat ordezkari, agintari hainbatekin batera. Ekitaldia hasi aurretik