Donostiako Bilgune Feministak iragarri duenez, hiriko hainbat herri mugimendutako emakume eta feministek elkarretaratze bat egingo dute ostiralean, Donostian
azkenaldian emandako eraso sexistei erantzun kolektiboa emateko.
“GURE GORPUTZEN, BIZITZEN ETA ERANTZUNEN JABE. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!” lelopean emango da elkarretaratzea. 19:00etan, Bulebarrean.