Ikastolen sorreran parte hartu zuen, eta 23 urtez aritu zen lanean Arantzazuko Ama Ikastolan
Miren Josune Tolaretxipi. (Argazkia: Josune Otxotorena Sorondo)
Ikastolen sorrera eta garapenaren arduradunetako bat izan zen Miren Josune Tolaretxipi. 91 urterekin zendu zen atzo, Donostian.
Martuteneko Ikastola sortzen lagundu zuen 1969an, eta bertan 23 urte eman zituen irakasle bezala.
Grosen jaio zen, eta giro euskaldunean hazi eta hezi zen. Horrek irakasle izatera eraman zuen. Zarauzko ikastolan lau urtez lan egin ondoren, Martutenekoa jarri zuen abian hamar ikasle besterik ez zituelarik. Hortik hiru urtera, ordea, Astigarraga-Ergobia eta Loiolako ikastolekin bat egin ondoren, eskola hura egungo
Arantzazuko Ama Ikastola bilakatu zen.
Ikastolen mugimenduarekin hasi eta 23 urte Arantzazuko Ama Ikastolan eman ondoren erretiroa hartu zuen irakaskuntzatik. Ordutik, parte hartze aktiboa izan zuen eragile sozial eta kulturaletan. Hala nola, Mintzalaguna, Elkarri eta Groseko Auzo Elkartea.