Turismo ereduaren kontrako protesta egin dute Parte Zaharreko auzotar batzuk
Bi gazte identifikatu ditu udaltzaingoak San Telmo Museoan jarritako pankarta baten harira
hiriko turismoaren sektoreak egin duen agerraldiaren harira. Museo atarian jarri dira hainbat lagun, “Turismoaren patronalak ez gaitu ordezkatzen” leloa zuen pankarta batekin.
Museoan eskegi duten beste pankarta batek tentsio uneak eragin ditu. Udaltzaingoak pankarta erretiratu eta bi gazte identifikatu ditu. Horietako bati sakelako telefonoa kendu ondoren, iskanbila sortu da auzotarren eta udaltzainen artean. Ertzainak ere hurbildu dira egoera lasaitzera. Argiako Lander Arbelaitz kazetariak bideoan grabatu du momentua.
Turismoaren eraginez Parte Zaharrean bizitzea asko zaildu dela adierazi du Mikel Agirre auzotarrak: “Baldintzak gogortu ditu gure auzoan. Ez da posible pisu bat alokatu edo erostea. Bertako komertzio txikia suntsitzen ari dira, eta espazio publikoa mugatzen”. Hiria kanpotarrentzako eraikitzen ari direla salatu du Agirrek. “Kanpotarrak ari gara sentitzen gure auzoetan”.
Pankartarekin sortu den tentsio uneari dagokionez, Agirrek adierazi du turismoaren inguruko edozein protesta ematen denean polizien presentzia oso handia dela. “Aurrekoan pegatina bat jartzeagatik identifikatu zituzten bost pertsona, eta gaur bi gazte identifikatu eta bati sakelakoa kendu diote pankarta nola kentzen zuten grabatzeagatik”, azaldu du Agirrek.
Parte Zaharreko zenbait auzotarrek protesta egin dute San Telmo Museoaren atarian,