Parte Zaharreko terraza bat (Argazkia: Malen Aldalur)
Cristina Enea Fundazioak turismo jasangarria garatzeko hiri bezala jarraitu beharreko irizpideen zerrenda bat proposatu du, uda honetan gai honen inguruan sorturiko eztabaida eta arazoen harira.
Fundaziotik azaldu dutenez, “denboran egonkor eta betiereko sistema gisa ulertu behar da
turismo jasangarria, non bertako biztanleek nahiz bisitariek lortzen dituzten ezaugarri ezberdinetako onurak, administrazio publikoek gainbegiratzen duten eta bertako ingurumenari eta kulturari ahalik eta kalterik txikiena egiten zaien.”
Jarraian irakur daitezke turismoa jasangarria izan dadin fundaziotik proposatu dituzten irizpideak:
- Administrazioak helmuga turistikoko paisaiak eta natura babestu behar ditu
- Bisitariaren etika landu behar da bere jarrera adeitsua eta arduratsua izan dadin
- Turismoaren bidez lortutako onura sozioekonomikoak berdintasunez banatu behar dira
- Arazoak eta desadostasunak saihesteko bertakoen eta bisitarien artean elkarbizitza orekatua bultzatu behar da
- Turismoaren garapenari denon artean adostutako mugak jarri behar zaizkio
- Turismo-azpiegituren kudeaketa jasangarria izan behar da, baliabideen erabileran eta hondakinen sorreran
- Hiriak eskaintzen duenak, erakartzen duen bisitari mota baldintzatuko du
- Bertako biztanleen jarrerak bisitarien jarrera baldintzatzen du
- Turismo jasangarriak ez luke bertako prezioen garestitzea eragin beharko
- Bertako jendeak turismoaren inguruko plangintza eta erabakietan parte hartu beharko luke
- Turismoak bertako izaera eta identitate soziokulturala errespetatu behar du
- Turismo ez-jasanagarri batek arkitekturaren alterazioa dakar, paisaien eta habitat-en aldaketarekin
- Administrazioa da helmuga turistikoko erakargarritasunak sustatzeko eta bultzatzeko arduraduna