Izar eta Sara Majarenas izango dira protagonista Aste Nagusi Pirataren hasieran
Mattiren rola beteko dute eta Haizeak, Sararen ahizpak botako du txupina larunbatean; Ubarroiak kofradia izango da Ezkila kapitaina
Inaxio Esnaola
Aste Nagusi Pirata hasteko bi egun falta direnean, Donostiako Piratek Matti eta Ezkila kapitaina zeintzuk izango diren jakinarazi dute. Sara Majarenas eta Izar haren alaba izango dira Matti pertsonaia. Aldiz, Groseko Ubarroiak kofradia izango da Ezkila kapitaina. Larunbat honetan izango da txupinazoa, 19:30ean. Albistearen berri emateko ondorengo bideoa prestatu dute Piratek.
“Ezkila kapitaina eta Matti kaira iristen dira beti, baina aurten haiekin batera Izar eta Sara iristea ere nahi dugu”, azaldu dute Piratek. Sara eta Izarrek ez dute aukerarik izango Aste Nagusi Piratan izateko, eta ondorioz, Sararen ahizpa Haizea arduratuko da larunbatean txupina botatzeaz.”Sarari komunikatzeko ezarritako baldintza zorrotzak direla-eta, Haizea izango dugu Mattiri ahotsa jarriko diona”.
Jai herrikoi partehartzaile, askatzaile, euskaldun eta feministen aldeko mugimendua direla azpimarratu dute Piratek. “Mattiren aldarriari helduz, berriro ere errepikatzen dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartuko”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea