Orixe Ikastolari Santa Teresa komentua ematea exijitzeko kalejira antolatu dute
Kalejirara kamiseta urdinak eramatea eskatu dute guraso elkartetik. 19:30ean abiatuko da ikastolatik
Santa Teresa komentua Diseinu-enpresa eskola bati emateagatik. Bi urtez eztabaidan ibili onodren, erakunde publikoetatik begi onez ikusten zuten komentuaren espazioa ikastolari ematea. Ustekabeko erabaki batek, ordea, hain beharrezkoa duten leku hura gabe utzi zituen Orixeko ikasleak. Injustuzi hori salatzeko, kalejira aldarrikatzaile bat antolatu du elkarteak gaur arratsalderako.
Parte Zaharreko etxebizitzetan hainbat eskuorri ipini dituzte azken asteotan euren egoera zein den auzotarrei jakinarazteko, eta kaitik argi eta garbi ikus daitekeen pankarta zabaldu dute ere ikastolako paretan: “Santa Teresa Orixerentzat”.
Auzotarren beharren gainetik egitasmo pribatu bati lehentasuna eman izana salatzen dute gurasoek: “Berriro ere Donostiako Parte Zaharrean kalitatezko hezkuntza zerbitzuak eskaintzeko beharrari muzin egin zaio». Beraiek egoera konpontzeko itxaropena mantentzen dute, ordea, eta aldarriekin jarraituko dute agintariek Urgullpeko ikastolaren espazio arazoari baliozko erantzun bat eman arte.
Orixetik hasiko da kalejira, 19:30ean, eta ikastolaren adierazgarri diren kolore urdineko kamisetekin agertzea eskatu dute.
Orixeko guraso elkartean haserre jarraitzen dute Foru Aldundiak Parte Zaharreko