(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udaleko talde guztiek agerraldi bateratua egin dute udaletxean, sexu erasoen kontrako erakunde adierazpena aurkezteko. “Aste Nagusiaren atarian azpimarratu nahi dugu emakume batek ez esaten duenean ezetz dela, eta hori errespetatu behar dela”, azpimarratu dute.
Jaietan ondo pasatzeko eskubidea herritar guztiena dela gaineratu dute. “Baina zoritxarrez emakumeak erasotzen dira, eta azken aldian hainbat alditan ikusi eta entzun izan dugu”.
Herritarrei ere mezu bat helarazi nahi diete: “Gertakari susmagarriak ikusten ditugunean beste toki batera ez begiratzeko. Eta honekin ez dugu gaiztotu nahi jaietako giro ona eta lasaitasuna”.