Turismoaren eztabaidak Parte Zaharreko arazoak alboratu dituela salatu dute auzotarrek
auzotar bezala exijitzen dituzten eskubideen aldeko manifestu bat aurkeztu zuten jada Parte Zaharrean Biziko kideek.
Horregatik, azkenaldiko eztabaidek suposatu dituzten “turismoen guda” eta pultsu politikoetatik urrun, euren borrokak, turismo ereduaren kontra egitea baino, auzotarren elkarbizitza posible egin eta egunero jasaten duten “tormentua” amaituko duen auzo eredu bat lortu nahi duela helarazi dute.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak turismo ereduaren inguruko azkenaldiko eztabaidak Parte Zaharreko arazoak saihesten dituela salatu du gaur ohar baten bidez. Auzoa eta elkartea bera eztabaidaren zentroan behin baina gehiagotan ipintzen diren arren, kasu guztietan turismoaren gaia gainjarri eta auzotarren arazoak soilik zeharka ukitu direla adierazi dute.
Turismoak baino, Parte Zaharrean jasaten dituzten arazoak auzo ereduak sortu dituela diote elkartetik. Turismoaren igoerak arazoak areagotu egin dituela badiote ere, auzoaren egungo problematika “boom” turistikoa baino lehenagotik presente zegoela uste baitute.
Auzoa bisitarientzako inolako mugarik gabeko “parke tematiko” bihurtu izana salatzen dute, horrek suposatu dizkien zarata, zabor, mugikortasun eta espazio arazoak azpimarratuz. Parte Zaharrean, ordea, kiroldegi baten moduko ekipamendu publikoak ere falta direla gogoratu dute, beste edozein auzotan topatu daitezkeenak, alegia. Aurreko astean,