
Aste Nagusiko txio kroniken estreinakoa
Angel Aldarondo zinemagileak egingo du. Jaien lehen eguneko jarraipen pertsonala eskainiko du Twitterren eta bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue:
#txiokronika eta
#AsteNagusia2017.
Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolarik txio kronikak egingo dituzte Aste Nagusian. Aldarondoren testigua beste txiolari batzuk hartuko dute:
Urko Rodriguez, autobus gidaria;
Lander Arretxea, kazetaria eta Hiru Damatxoko kidea;
Ubarroiak Groseko Kofradia;
Kattalin Miner, kazetaria, idazlea eta militante feminista;
Irati Urkiola kazetaria;
Xabi Murua ekintzailea;
Haizea Urkiola gidoilaria eta
Donostiako Piratak mugimenduko kide bat.