12.30ean izango da aurkezpena. Argazki koloretsua ere aterako dute ondoren

Aurten gertatu diren eraso sexisten harira,
Donostiako Piratek “La Flamenka” gunean marraztu duten mural bat aurkeztuko dute bihar, Aste Nagusiari hasiera emango dion txupinazoaren aurretik.
Azaleratutako albisteek “haserretu eta amorratu” egiten dituztela esan dute Piratek, baina, era berean, emakumeak batu ere egiten dituztela adierazi dute kolektibotik. Zentzu horretan, emakume piraten arteko aliantzak “sortzeko eta sendatzeko” elkartu dira mural honen sorreran.
Goizeko
12:30ean aurkeztuko da murala, eta argazki koloretsua aterako dute ondoren bere inguruan.