Hemen da Aste Nagusi Pirata
'15 urteko enbata, Gora Donostia Pirata!' lelopean, bederatzi eguneko egitaraua prest dute
La Flamenka, Lasta eta Trinitate Plazan makina bat kontzertu eta emanaldi izango dira. Bestelako, jarduerak ere antolatu dituzte. Besteak beste, Bigarren eskuko azoka (abuztuak 15) eta Piraten lehen danborrada (abuztuak 18).
Hamabosgarrenez jai herrikoi eta parte hartzaileak aldarrikatzeko prest daude Donostiako Piratak. 15 urteko enbata, Gora Donostia Pirata! lelopean prest dute Aste Nagusi Pirata. Gaur, 19:30ean botako dute txupina, eta bederatzi egunez jaietan murgiltzeko hainbat proposamen antolatu dituzte.
Matti eta Ezkila kapitaina izango dira txupinari su emango diotenak. Aurten, Sara Majarenas eta Izar haren alaba izango dira Matti pertsonaia. Ezin izango dute, ordea, Donostiako kaian egon. Madrilgo euren etxean preso daudenez, Sararen ahizpa den Haizeak ordezkatu beharko ditu txupinazoan. Groseko Ubarroiak kofradia izango du alboan Ezkila kapitana bezala.
Esan bezala, egitaraua prest dute Piratek. Astelehenean, hilak 12, hamabosgarren Abordatzea egingo dute kaian. Musika eskaintzari dagokionez,