Donostiarraren gizonezkoen lehen taldea, Kontxako badian. (Argazkia: Malen Aldalur)
Helburuak betetzen jarraitzeko asteburua izango dute Donostiako traineruek. Azken hiru estropaden txanpan sartuko da Donostiarraren gizonezkoen lehen taldea.
Play off-etarako sailkatu ondoren, KAE 1 ligako liderrak Hondarribian izango du estropada, igandean 17:30ean.
Gipuzkoako Traineru Ligak jardunaldi bakarra eta puntuagarria izango du asteburuan. Arraun Lagunak eta Donostiarra emakumeen taldeak Ondarroan ariko dira bihar, 17:30ean. Hurrengo estropada asteartean, hilak 15, izango dute Donostiako Urumea ibaian Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta.
KAE 2 ligan, berriz, jardunaldi bikoitza izango du Donostiarraren gizonezkoen bigarren taldeak: bihar, 18:00etan, Mundakan; eta, etzi, 11:30ean, Castron (Kantabria).