Ezkila eta piraten ordezkariak Kaira iristen ari ziren momentua. (Argazkia: Estitxu Zabala)
2017ko Aste Nagusiari hasiera eman diote Donostiako Piratek! Kofradia bakoitzak bere egitaraua prest du eta motorrak berotzen aritu dira festa zaleak, jaia lehertu bitartean. Kalejirak egin dituzte, giro ederrean, eta, ondoren, guztiek bat egin dute La Flamenkan. Horrela, urtero legez, Ezkila kapitainari ongietorria egin diote.
Porrotx ibili da gidari lanetan Kaian, eta bera izan da hitza hartzen lehena oholtza gainean. Ezkila kapitaina Groseko Ubarroiak kofradiak gorpuztu du aurtengoan, eta, Matti, berriz, eskaini diote Sara Majarenas Intxaurrondoko presoari eta haren alaba Izarri. Sara eta Izarren faltan, Haizea sartu da Mattiren larruan, Sararen ahizpa. Hala ere, espetxetik bidali duten mezua entzun dute piratek, Haizeak txupina bota aurretik.