Kanoikadaren burrunbarekin hasiko da Aste Nagusia
19:00etan lehertuko da bederatzi eguneko festa
Saguesen eskainiko diren kontzertuak gozatu ahalko dituzte hiritarrek, besteak beste.
Gaurko eta hurrengo egunetarako egitarau osoa topatu dezakezu hemen.
Beste urte batez, Luis Mokoroa Gastronimia elkarteko artillari nagusiak piztuko du jaia Donostian kanoiaren mukiarekin batera. Udaletxeko terrazatik 25. aldiz botako den kanoikadak aurtengo Aste Nagusiari emango dio hasiera. Easo abesbatzak abestuko Artillero kanta bere 25. urteurrenean, 50 urte bete berri dituen Kresala elkartearen ordezkariekin batera.
19:00etan entzungo den danbadak bederatzi egunetan zehar murgilduko du hiria jaietan, 460 ekitaldi izango dituen egitarau batekin. Jaietan zehar, Alderdi-Ederretik jaurtiko diren su artifizialak eta