Donostia Antitaurina Orain elkarteak antolatutako manifestazioa (Argazkia: Iñaki Agirre)
Zezenketen aurkako manifestazioa egin dute gaur Donostian,
“Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez” lelopean.
Donostia Antitaurina Orain plataformak deitu zuen mobilizaziora, eta 18:00etan abiatu da martxa Bulebarretik.
Hirian ospatzen diren zezenketen inguruan herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute manifestazioan. Udaletxearen aurrean elkarretaratze isilak egingo dituzte ere datozen egunetan. Bihar, astelehenean eta asteartean udaletxeko sarreran elkartuko dira 18:00etatik 18:30era.
Animalien defentsarako lan egiten duten talde desberdinek osaturiko “bloke antiespezistak” parte hartu du ere manifestazioan.