Eskifaiak irabazi du Eskandalosaren aurkako desafioa
Eskandalosa kofradiak Twitter bidez jakinarazi duenez, Eskifaia izan da desafioko irabazlea: “Aurtengo desafioaren irabazlea Eskifaia. Tranpa eta azpijoko ugarirekin dirudienez. Ez pentsa hau hemen geldituko denik…”.
La Flamenka gunean elkartu dira Eskifaia eta Eskandalosa kofradietako kideak, eta handik abiatu dira tipi-tapa, desafioa hasteko lekura. Igeriketa saioa egin dute lehenengo, ea nor lehenago iritsi kaiko ontziralekutik kofradia aldera. Ondoren, Urgullen barrena ibili dira batera eta bestera korrika, probak egiten. Bien bitartean, jolasean aritu dira zain geratu diren gainontzeko piratak. Lasta kanpoaldean eseri eta Nik maite zaitut… esanez aritu dira barrez lehertzen.