Giro ederra Pirata Bihurrien goizeko erromerian
Giro paregabea egon da gaur Urgullen Pirata Bihurrien kofradiak antolatu duen erromerian. Trikitixaren soinuarekin bat igo dira La Flamenka gunetik, ume, gazte zein heldu, denak elkar dantzan.
Jokoak ere antolatu dituzte gora iristean. Gora eta behera korrika eta ur-jolasetan ibili dira Pirata Bihurriak goiz osoan zehar. Iratzar erromeria taldeak musikaz alaitu du ondoren eguerdia. IRUTXULOKO HITZA handik ibili da ere egun polit honetan.