Urko Rodriguezek egingo du Aste Nagusiko bigarren txio kronika
Aste Nagusiko gaurko txio kronika Urko Rodriguez autobus gidari eta txiolariak egingo du. Jaien bigarren eguneko jarraipen pertsonala eskainiko du Twitterren eta bi traolen bidez jarraitu ahal izango duzue: #txiokronika eta #AsteNagusia2017.
Pasa den urteko esperientzia errepikatuz, bederatzi txiolarik txio kronikak egingo dituzte Aste Nagusian. Angel Aldarondo zinemagilearen esku egon zen atzoko kronika. Rodriguezen testigua beste txiolari batzuk hartuko dute: Lander Arretxea, kazetaria eta Hiru Damatxoko kidea; Aratza Estonba, Ubarroiak Kofradiako kidea; Kattalin Miner, kazetaria, idazlea eta militante feminista; Irati Urkiola kazetaria; Xabi Murua ekintzailea; Haizea Urkiola gidoilaria; eta Donostiako Piratakmugimenduko kide bat.