Abordatzerako prest daude Donostiako Piratak
240 baltsa botako dira 17:00etan uretara
Donostiako Piratak hiria abordatzeko prest daude jada. Eguzkipean eta sekulako tenperaturak jasanez, ehundaka pertsona ibili dira gaur goizean kaiko aldapan baltsen muntaketan gogor lanean.
Txanda desberdinetan antolaturik, era ordenatuan ibili dira garraio eta muntaketetan arratsaldeko 17:00etan uretara botako diren 240 baltsak. Antolakuntza aldetik oso fin ibili dira Piratak.
Umore ona eta musika nagusi izan dira goiz osoan zehar, baina aldarrikapenak ere ez dira faltatu, “funtzionario” xelebre batzuk kaiko aldapatik pasa baitira ere baltsa bakoitzari “tasa” ezarri eta kobratu nahian.
Han ibili da IRUTXULOKO HITZA goiza argazkietan jasotzeko.